Zer informazio egongo da eskuragarri PRTR-España-n?
Industriagune bakoitzari dagokion informazioa hauxe izango da:

Gainera:
- Informazio gehigarria (sektoreak, substantziak edo lekuak kontuan hartuz).
- Industriaguneen zerrenda (IPPC, PRTR).
- Intereseko bestelako informazioa (lege berriak, ETOak…).
Agintari eskudunak balioztatu eta PRTR-España-n jendearentzat eskuragarri jarrita dagoen informazioa hauxe da:
- 508/2007 EDaren II. eranskinean ezarritako substantzia kutsatzaileen kasuan, atmosferara, uretara eta lurrera egindako igorpenak eta, hala dagokionean, transferentziak, eranskin horretan ezarritako informazio-atalaseak gainditzen direnean.
- Hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak industriagunetik kanpora transferitzearen ingurukoa, urtean 2 eta 2000 t baino gehiago izanez gero, hurrenez hurren, eta horien azken tratamendua (deuseztea (D) edo berreskuratzea (R)).
PRTR-España, PRTR-Europa bezala, ERREGISTRO ETA INBENTARIO MUGATUA da. 508/2007 EDaren I. eranskinean zerrendatutako industriaguneei buruzko informazioa baino ez dauka.